Udondo gaztetxeak 12 urte beteko ditu eta egitarauaren barruan agroasanbladaren aurkezpena burutuko da hurrengo asteartean, azaroak 20 19:30etan. Bertan, agroasanblada zer den eta zertan dabilen jakiteaz gain, etorkizuneko erronkei zelan heldu eztabaidatzeko aukera egongo da, animatu parte hartzera.
Zorionak Udondo ta urte askotarako!!!
jueves, 15 de noviembre de 2012
ELIKADURA BURUJABETZA MURALA SOPELAN!
Uribe Kostako agroasanbladatik, hormairudi bat egitera animatu ginen aurreko zapatuan Sopelan burututako 3. mural politikoen topaketan. Hainbat eragileek parte hartu zuten Plaza Beltza kultur elkarteak urtero antolatzen duen ekimenean. Elikadura burujabetza aldarrikatu gendun barriro ere.
martes, 6 de noviembre de 2012
ESNETIK Elikadura-subirautzari buruzko hitzaldiak Romon eta Algortan.
Esnetik ekoizpen eta kontsumoaren
kooperatibaren eskutik, elikdaura-subirautza, ekoizpen eta kontsumo
etikoen inguruko hitzaldi bana izango dira asteazken eta ostegunean
Itzubaltzeta-Romon eta Algortan.
Lehenengo hitzaldia azaroaren 7an izango da Romoko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpi t’erdietan; bigarrena, aldiz, Algortako Villamonteko Kultur Aretoan, ostegunean.
Lehenengo hitzaldia azaroaren 7an izango da Romoko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpi t’erdietan; bigarrena, aldiz, Algortako Villamonteko Kultur Aretoan, ostegunean.
viernes, 21 de septiembre de 2012
Azoka agroekologika Erromon
Zapatu hontan azoka agroekologikoa antolatu dugu Erromon, Santa Eugenia plazan izango da 10.00etatik aurrera eta bazkalordurarte. Bertan barazkiak, gazta, ogia, pasta, edariak, goxoak, eguzki labeak, arropa, umeen txokoa, kantina, geotermia tailerra, kolektiboen mahaiak eta giro aparta aurkituko dozue.
Aurrekoetan bezala bertako produktuekin osatutako otzara bat zozketatuko da be eta itzubaltzeta gaztexearen urteurrenarekin batera ospatuko da azoka.
Etortzeko gogoak pizteko hemen dekozue Sopelan antolatu geneun azokaren inguruan bideo pare bat!!
Animatu!!
viernes, 20 de julio de 2012
Azoka Agroekologikoa Sopelan
Kaixo lagunok!!
Uztailaren 21ean, Sopelan egingo dugun aurkezpen azokara gonbidatu nahi zaituztegu, Jauregizar plazan izango da eta giro ezin hobea sortzea espero dugu.
Uztailaren 21ean, Sopelan egingo dugun aurkezpen azokara gonbidatu nahi zaituztegu, Jauregizar plazan izango da eta giro ezin hobea sortzea espero dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)